XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KREAZIONEA
Jaunak erran zuen: Izan bedi argi.

Erran zuen eta... bazen argi, bazen argi.

Arratsa izan zen, goiza izan zen:
horra lehen eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
argiaren argia:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.

Zerupeko urak bildu daitezela.

Eta bazen leihor, leihor eta itsasoa.

ERREPIKA:
Arratsa izan zen, goiza izan zen:
bigarren eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
leihor eta itsaso:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.

Lurra berda bedi ¡izan bedi fruitu.

Eta zuhaitzetan bazen fruitu, bazen fruitu.

Arratsa izan zen, goiza izan zen:
hirugarren eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
zuhaitzetan fruitua:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.

Zeruan argiak izan daitezela.

Eta ilunbetan bazen izar, bazen izar.

Arratsa izan zen, goiza izan zen:
laugarren eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
iguzkia dirdiran:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.

Arrainak urean purpur dabiltzala
eta zeruz zeru hegaldunak hegaldaka.

Arratsa izan zen, goiza izan zen:
bostgarren eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
arrain eta hegaztin:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.

Gizona lurretik egin zuen Jaunak,
ufatu baitzion bizi hatsa, bizi hatsa
.

Arratsa izan zen, goiza izan zen:
seigarren eguna:
Eta Jainko Jaunak ikusi zuen
denen nausi gizona:
ikusi zuen ongi zela, ongi zela.